2011/12/21

SANTO TOMAS EGUNA

Igandean, abenduaren 18an, Elizaldeko Institutoko dbh4ko ikasleek, Oiartzungo plazan Santo Tomas eguneko txistorra salmenta egin zuten.
Goizean goiz hasi ziren gauzak prestatzen eta 2.30ak arte lan eta lan egon ziren txistorra saltzen.
Salmenta honek nahiko arrakasta handia eduki zuen, euria egin zuen harren.
Hasieran ez zegoen jende asko, baina 12ak aldera jende asko etortzen hasi zen eta salmentak geroz eta ugariagoak izaten hasi ziren.
Hau dena bi txandatan egin zen, lenengo txandakoek plazan dena prestatu behar izan zuten. Jende gutxi zegoenez, lehenengo txandakoek patxada handiz haritu ziren 12ak aldera arte.
Bigarren txandakoek berriz, jende gehiago plazara urbildu zenez, lan gehiago egin behar izan zuten.
Arazo batzuk eduki zituzten, bigarren txandakoek, ibiltzeko oso leku gutxi zegoela nabaritu zuten eta beste arazoetako bat, lehenengo txandan langile gehiegi zegeola eta bigarren txandan berriz, langile gehiago behar zirela.
Arazoei aurre eginez, diru mordoa lortu izan genuen ikasbidairako.